Aholkularitza estrategikoa eta pertsonak kudeatzeko sistemak

Ikusi nola lagun dezakegun zure enpresaren kudeaketa hobetzen

Enpresaren kudeaketa hobetzen lagunduko dizugu, nazioarteko araudian oinarrituz kudeaketa-sistema ezartzeko aholkularitzaren bidez, aholkularitza estrategikoaren bidez eta pertsonen kudeaketaren bidez.

Zerbitzuak

Zure enpresaren kudeaketa hobetzeko irtenbideak

Ikusi nola lagun dezakegun zure enpresaren kudeaketa hobetzen

Taldea

ZERBITZU TALDEA espezialistak gara pertsonen kudeaketan, prozesu produktiboaren hobekuntzan, kudeaketa estrategikoan, kudeaketa-sistemetan, ISO arauetan, ingurumen-kudeaketan eta berdintasunean. Zure lantaldearekin batera arituko gara lanean, zure erakundearen beharretara egokitzen diren irtenbide pertsonalizatuak eskaintzeko.

Zure proiektuen arrakasta ziurtatzeko, gainera, lankidetzan aritzen gara arau berezietan, lege-betekizunetan eta kudeaketa-joeretan espezializatuta dauden erakunde ziurtatzaileekin, elkarteekin eta profesionalekin.

Dirulaguntzak

ZERBITZU TALDEA abian jartzen den proiektu bakoitzerako dirulaguntzak kudeatzen eta izapidetzen ere espezializatuta dago, goi-mailako zerbitzua prezio lehiakorragoan eskaintzeko xedearekin.

Formakuntza

Erakundearen kudeaketa hobetzeari begira zure lantaldeari teknika eta ezagutza egokiak ezagutarazteko, prestakuntza pertsonalizatua eskaintzen dugu, hala presentziala nola online.

Honako arlo hauei buruzko ikastaroak eskaintzen ditugu: pertsonen kudeaketa, prozesu produktiboaren hobekuntza, kudeaketa estrategikoa, kudeaketa-sistemak, ISO arauak, ingurumen-kudeaketa eta berdintasuna.

Harremanetarako

Proiektu bat darabilzu buruan?

Esaiguzu zer hobetu behar duzun zure enpresan, eta irtenbiderik onena aurkitzen lagunduko dizugu. Bete formulario hau, eta zurekin harremanetan jarriko gara.