1.- Informazio orokorra
Honako webgune honen titularra GRUPO SERVICIOS & ZERBITZU TALDEA, S.L. da. Enpresaren helbidea hau da: Jon Arrospide kalea 14, behea – 48014 Bilbo (Bizkaia); IFK: B95652038; telefono-zenbakia:94.434.80.62; helbide elektronikoa: gruposervicios@gruposervicios.net, Bizkaiako Merkataritza Erregistroa: 5232 liburukia, 27. liburua, 58854, 1. inskripzioa.
Lege-ohar hau berdin-berdin zaie aplikatzekoa GRUPO SERVICIOS & ZERBITZU TALDEA, S.L.-ren titulartasunekoak diren gainerako webguneei, baita honako webgune honetan edo beste haietan jasotako beste edozein azpidomeinu, mikrosite eta/edo azpiatalei ere, betiere GRUPO SERVICIOS & ZERBITZU TALDEA, S.L.-ren jabetza esklusibokoak badira. Webgune hau erabiltzean, bai eta bertako edozein azpidomeinu, mikrosite eta/edo azpiatal ere, ulertuko dugu irakurri, ulertu eta onartu egin dituzula, inolako mugarik eta erreserbarik gabe, lege-ohar honetan jasotako erabilera-baldintzak, bai eta webgune honetan bertan eskura daukazun eta irakurri egin behar zenukeen pribatutasun-politika ere. Berau erabiltzean, beraz, espresuki eta erabat onartzen dituzu hala lege-oharra nola pribatutasun-politika, sartzen zaren unean argitaratuta dauden bertsioan. Litekeena da webguneko zerbitzu zehatz batzuei beste baldintza batzuk aplikatzea; horiei aurretiaz onespena ematea ezinbestekoa izango da zerbitzu horietara sartu ahal izateko.
Lege-ohar honetan xedatutako baldintzekin ados ez bazaude, arren eskatzen dizugu ez erabiltzeko webgune hau; izan ere, berriro diogu webgunea erabiltzeak adierazten duela onartu egiten dituzula hala lege-oharrean nola pribatutasun-politikan jasotako lege-baldintzak.
GRUPO SERVICIOS & ZERBITZU TALDEA, S.L.-k eskubidea izango du webgune honetan azaltzen diren terminoak eta baldintzak aldatzeko, bai eta edukiak, informazioak eta abar zabaltzeko eskubidea ere, edozein unetan eta aurretiaz jakinarazi gabe. Hori dela eta, noizean behin kontsultatzea gomendatzen dizugu, horietan aldaketarik izan den ikusteko.
1.2.- Hizkuntza
Baldin eta itzuli egiten baditugu lege-ohar hau, gure pribatutasun-politika edo webgune honetan tarteka argitara litekeen beste edozein erabilera-arau, politika edo prozedura, eta ezadostasunik egonez gero gaztelaniazko bertsioaren eta itzulitako bertsio baten artean, gaztelaniazko bertsioa nagusituko da.
2.- Merkataritza-komunikazioak eta publizitate-edukiak
Erabiltzaile zaren aldetik, GRUPO SERVICIOS & ZERBITZU TALDEA, S.L.-k jakinarazten dizu enpresaren produktu, zerbitzu eta jarduerei buruzko informazioa bidaliko dizula posta elektronikoz, uztailaren 11ko 34/2002 Legeak xedatutakoaren arabera (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa). Ez baldin baduzu gure produktu, zerbitzu eta jarduerei buruzko komunikazio elektronikorik jaso nahi, bidal iezaguzu mezu elektroniko bat, zure nahia zein den adieraziz, helbide honetara: lopd@gruposervicios.net .
3.- Jabetza intelektualeko eta/edo industrialeko eskubideak
Webgune honen edukiaren eta bertako elementuen titularra GRUPO SERVICIOS & ZERBITZU TALDEA, S.L. da. Hortaz, berea da webgunearen jabetza intelektual eta industriala, eta, bereziki, webguneko web-orrietako hauena guztiena: iturri-kodeak, testuak, irudiak, diseinua, logoak, programa informatikoak, animazioak, datu-baseak, markak, izen komertziala edo ikur bereizgarria, soinuak eta gainerako elementu grafiko edo soinudunak. Zerrenda hori ez da itxia, adibide modura emanikoa baizik, eta elementu horiek behar bezala babestuta daude, jabetza intelektualari eta industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko araudian xedatutakoarekin bat.
Erabiltzaileak arduraz eta zuzen erabili behar ditu edukiak, legearen, moralaren eta ordena publikoaren arabera.GRUPO SERVICIOS & ZERBITZU TALDEA, S.L.-k baimena ematen dio erabiltzaileari webgune honetan jasotako informazioa ikusteko, bai eta erreprodukzio pribatuak egiteko ere (deskargatzea eta bere sistema informatikoetan biltegiratzea), betiere elementuak erabilera pertsonalerako bakarrik badira, baita kazetaritza-xedeekin erabiltzeko ere, betiere, bi kasuetan, haren integritatea errespetatzen bada eta iturria GRUPO SERVICIOS & ZERBITZU TALDEA, S.L.-ren webgune hau izan dela adierazten bada. Espresuki debekatuta dago partzialki erabiltzea, eta bere xedearekin bateragarria ez den edozein modutan.
Debekatuta dago webgunearen edukia aurreko paragrafoan espresuki ezarritako helburuetatik kanpo erabiltzea, bai eta hura banatzea, aldatzea eta hirugarrenei lagatzea ere. Debekatuta dago, halaber, hura erreproduzitzea, eraldatzea edo publikoki komunikatzea, edozein baliabide eta teknologia baliatuz. Horretarako, izan ere, GRUPO SERVICIOS & ZERBITZU TALDEA, S.L.-ren aurretiazko baimen espresua behar da. Testu honen aurkako jarduketa oro jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideen arloko araudiaren urraketa izango da.
Hala ere, webgune hau erabili ahal izango da, baldin eta haren integritatea errespetatzen bada eta jatorrizko iturria GRUPO SERVICIOS & ZERBITZU TALDEA, S.L.-ren jabetzakoa den webgune hau izan dela adierazten bada. Espresuki debekatuta dago bere izaeraren aurkakoa den erabilera partzial oro. GRUPO SERVICIOS & ZERBITZU TALDEA, S.L.-k beretzat gordetzen ditu bere eskubideak defendatzeko dagozkion legezko akzioak.
4.- Pasahitzak eta eremu pribatua
Zerbitzu jakin batzuetan sartu ahal izateko identifikatzaile eta/edo pasahitza bidali behar den kasuetan, erabiltzaileak bere erantzukizunik zorrotzenean gorde beharko ditu, erabateko konfidentzialtasunarekin eta sekretupean; arduraz zaindu, erabili eta gorde beharko ditu, eta espresuki debekatuta dago hirugarrenei lagatzea. Erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira, eta, beraz, berari egozgarriak, bai webgunearen titularrarentzat eta bai gainerako erabiltzaileentzat erator litezkeen ondorio kaltegarriak. Baldin eta lapurtu egiten badira, edo galdu, edo baimenik gabe erabili identifikatzailea eta/edo pasahitza, erabiltzaileak lehenbailehen jakinarazi beharko dio GRUPO SERVICIOS & ZERBITZU TALDEA, S.L.-ri, dagozkion neurriak hartzeko. Erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira jakinarazpena berandu egiteagatik GRUPO SERVICIOS & ZERBITZU TALDEA, S.L.-ri nahiz beste erabiltzaile batzuei eragindako kalteak.
GRUPO SERVICIOS & ZERBITZU TALDEA, S.L. ez da, inola ere, datu pertsonalen inguruan gerta litezkeen gorabeheren gaineko erantzulea izango, dela sistemek jasandako eraso baten edo baimendu gabeko sarbide baten ondorio direnean, eta ezarritako segurtasun-neurrien bidez ezinezkoa denean haiek detektatzea, dela erregistratutako erabiltzailearen arreta gabeziaren ondorio direnean, bere sarbide-gakoak edo bere datu pertsonalak gorde eta zaintzeari dagokionez.
Webgune honetako eremu pribatuan sartu ahal izateko, aurrez erabiltzaile gisa erregistratu beharra dago. Horretarako, eremu pribatuan zure profila sortu ahal izateko oinarrizkoa eta beharrezkoa den informazioa eskatuko zaizu. Erregistro-formularioa betetzen duzunean, zure identitatea egiaztatu ahal izango dugu, zure profila aktibatzeko.
5.- Erantzukizuna
a) Orokortasunak
GRUPO SERVICIOS & ZERBITZU TALDEA, S.L.-ren interesa da honako webgune honek eraginkortasun gorenarekin funtzionatzea, eta bete dezala sortu zenean zuen xedea. Alabaina, ez du bere gain erantzukizunik hartzen webgunean egon daitekeen balizko akats tipografiko, formal edo numerikoen gainean, ez eta bertan jasotako informazioaren zehaztasunaz, eta funtzionamenduaren balizko disfuntzioez edo anomaliez ere.
GRUPO SERVICIOS & ZERBITZU TALDEA, S.L.-k ez du bermatzen webgunea eta zerbitzaria birusik gabe daudenik, eta ez du bere gain webgunera jotzean sortutako kalteengatik edo webgunera ezin sartu ahal izateagatik sortutakoengatik erantzukizunik hartzen.
Erabiltzaileak agintzen du fideltasunez eta legitimoki erabiliko duela webgune hau, erabilera-legeekin eta -ohiturekin bat etorriz. Berebat, agintzen du ez duela egingo GRUPO SERVICIOS & ZERBITZU TALDEA, S.L.-ren edo hirugarrenen irudia, interesak edo eskubideak kalte ditzakeen inolako ekintzarik, edota webgune honen erabilera normala kaltetu, erabilezin bihurtu, gainkargatu edo eragotzi dezakeen inolakorik.
GRUPO SERVICIOS & ZERBITZU TALDEA, S.L.-k eskubidea izango du webgune honetan agertzen diren terminoak eta baldintzak aldatzeko, baita edukiak, informazioak eta abar zabaltzeko eskubidea ere, edonoiz eta aurrez abisatu beharrik izan gabe. Horrenbestez, noizean behin kontsultatzea gomendatzen dizu, horietan aldaketarik gertatu den ikusteko. Irakurri egin beharko dituzu webgunerako lege-ohar eta erabilera-baldintza berriak. Bestela, berriz, ez erabili eta ez sartu haietan. GRUPO SERVICIOS & ZERBITZU TALDEA, S.L.-k ez du bere gain inolako erantzukizunik hartuko, eta eskubidea izango du webguneko edukietarako sarbidea eteteko eta amaiarazteko, bai eta webgunearen bidez emandako zerbitzuen kasuan ere.
b) Estekak eta hiperestekak
GRUPO SERVICIOS & ZERBITZU TALDEA, S.L.-ren jabetzako webguneek hirugarrenen beste baliabide edo webguneetara jotzeko esteka edo sarbidea eman dezakete, zure interesekoak izan daitezkeela iruditzen zaigunean, edota gure webguneetako zerbitzu batzuk eskaini ahal izateko beharrekoak direnean, baina guk ez ditugu webgune horiek inola ere kontrolatzen.
Zure interesekoak izan daitezkeen baliabideak Interneten bidez bilatzen laguntzea izan daiteke esteka horien helburua.
Nolanahi ere, orrialde horiek ez dira GRUPO SERVICIOS & ZERBITZU TALDEA, S.L.-renak, eta berak ez du egiten hango edukien berrikuspenik. Beraz, ezin du haien gaineko erantzukizunik bere gain hartu, ezta webgune horietan agertzen diren eta/edo eskuragarri dauden zerbitzuen gainekoa, estekatutako orriaren funtzionamenduaren gainekoa, horietan ager daitezkeen datuen erabilera eta tratamenduari buruzkoa, balizko arau-hausteei buruzkoa edota orri horietara sartzean edo erabiltzean sor litezkeen kalteei buruzkoa. Esteka egoteak ez du esan nahi harremana dagoenik GRUPO SERVICIOS & ZERBITZU TALDEA, S.L.-ren eta edukien edo webguneen titular diren pertsonen edo erakundeen artean.
Horrenbestez, GRUPO SERVICIOS & ZERBITZU TALDEA, S.L.-k ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen estekatutako webguneei dagokienez, ez eta haien funtzionamenduari buruz, haietako eduki eta zerbitzuei buruz, eta webgune horietan egon litezkeen estekei buruz.
Biziki gomendatzen dizugu orri horiei dagozkien lege-oharrak irakur ditzazula, eta, bereziki, pribatutasun-politikak, haietan datu pertsonalak sartu baino lehen. Zalantzarik izanez gero, webgune horiekin harremanetan jartzeko gomendatzen dizugu, haien pribatutasun-politiken gainean informazio gehiago eskura dezazun.
Erabiltzaileak jakinez gero estekatutako gune baten bidez garatutako edukiak, zerbitzuak edo bestelako jarduerak legez kanpokoak edo desegokiak direla, GRUPO SERVICIOS & ZERBITZU TALDEA, S.L.-ri horren berri eman beharko dio berehala, enpresak egokitzat jotzen dituen neurriak har ditzan. Erabat debekatuta dago http://www. gruposervicios.net webguneko orrialde bat GRUPO SERVICIOS & ZERBITZU TALDEA, S.L.-rena ez den beste batean aurkeztea (framing izeneko teknikaz baliatuz, edo ondore berberak edo antzekoak dituen beste edozeinetaz), bai eta http://www. gruposervicios.net webgunearen bidez zabaldutako edozein eduki mota beste webgune batean sartzea, in line linking izeneko teknikaz baliatuz, edo ondore berberak edo antzekoak dituen beste edozeinetaz, GRUPO SERVICIOS & ZERBITZU TALDEA, S.L.-ren baimen espresurik gabe.
Erabiltzaileak webgune hau erabiliz gero, agiri hau xeheki irakurri duela joko dugu, eta ulertu dituela eta jarraitzen dituela bertan jasotako aholkuak. Erabiltzailea ez badago ados datuak babesteko politika honekin edo bertan ematen zaizkion aholkuekin, arren, ez erabili gure webgunea.
5.- Jurisdikzioa eta eskumena
Baldintza hauek interpretatzean inolako liskar edo gatazkarik sortuz gero, edota webgune honetako zerbitzuekin lotutako beste edozer alderdiri buruz, Espainiako jurisdikzioa eta araudia izango dira aplikatzekoak. Auzitegi eskudunak, berriz, Donostiakoak izango dira.